viernes, 19 de noviembre de 2010

Etorkizuneko "gasolinerak"

Asko dira gaur egun auto elektrikoen prototipoak diseinatzeaz arduratu diren etxeak. Honekin batera, beste erakunde batzuk auto elektrikoa inguratuko duten faktoreak aztertzen hasi dira, hau da Shai Agassi "Better Place"-eko sortzaile eta zuzendari ejekutiboaren kasua. Better Place kaliforniar enpresa bat da, petroliarekiko dependentzia murriztu nahi duena mundu-mailan, merkatu librean oinarrituko den eta eta ibilgailu elektrikoen sostengu izango den garraio-azpiegitura bat sortuz.

Better Place-ek planteatzen duena etorkizunean auto elektrikoen bateriak "estandarizatuta" egotea da, eta bakoitzak berea etxean kargatu beharrean "gasolinera" moduko batean aldatzea da. Ideia sinplea da, eta Better Place-ek honetan lan egin ondoren jarraian doan bideo atera du. Bertan minutu batean egin daitekeen bateria aldaketa bat ikus dezakegu, gure gaurko autoaren gordailua erregaiez betetzeko behar duguna baino gutxiago.



Iturria: http://www.elblogalternativo.com/2009/05/19/las-gasolineras-del-futuro/

No hay comentarios:

Publicar un comentario